Jolas-erabileretarako ustiatzeko emakida-eskaera egin du Orbeldi Ur Bizi Kanala Elkarteak

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 11a, 08:10

"Oria ibaiko ura jolas-erabilerarako aprobetxatzeko emakida-eskaera" egin du Orbeldi Ur Bizi Kanala Elkarteak.

Hala berri eman du Kantaurialdeko Ur Konfederazioak iragarki bidez, astelehen honetako, irailaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Oria ibaiko ura jolas-erabilerarako aprobetxatzeko emakida-eskaera aurkeztu du Orbeldi Ur Bizi Kanala Elkarteak.

Une honetatik aurrera, hilabeteko epea du elkarte horrek "aipatu uren erabilerarako, proiektuaren aurkezpenaren bitartez eskatzaileak bere eskaera zehaz dezan. Aipatu epean zehar, haren helburu berdina duten edo berarekin bateraezinak diren beste eskaera batzuk onartuko dira".

"Interes publikokotzat"
Ez da egitasmo honen inguruan azken egunotan argitara emandako albiste bakarra. Duela astebete pasatxo, hain zuzen, "Usurbilgo «Orbeldi auzoan ur bizien kanal bat ezartzeko lurzoru urbanizaezinaren plan bereziak» ahalbidetzen duen jarduketa interes publikokotzat jotzeko eskaera" argitaratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak irailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean