Udal hauteskundeak 2019

#M26 Kalezarren eta Santuenean EHBilduren bilera bana 19:00etan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 07:20

Herri eta auzo bira iragarri du Usurbilgo EHBilduk hauteskunde kanpainako azken aste honetan. Astelehenean Txokoalden eginiko bileraren ostean, Santuenean eta Kalezarren izango da koalizioa gaur (maiatzak 21) 19:00etan.

Maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskunde egunari begirako kanpainako azken astean sartu gara. Ostegunera arte, herri eta auzokako bilera erronda deitu du Usurbilgo EHBilduk. Bira hau atzo hasi zuen koalizioak Txokoalden. Kalezarren, Santuenean, Zubietan eta Aginagan izango dira datozen egunotan, 2019-23 legealdirako egitasmoak aurkeztu eta herritarren ekarpenak biltzen. 

HERRI/AUZO BILERAK
Maiatzak 21, asteartea
19:00 Kalezarko Peña Pagola elkartearen aurreko plaza.
19:00 Santueneko plaza.

Maiatzak 22, asteazkena
19:00 Zubietako Alamandegi ataria.

Maiatzak 23, osteguna
19:00 Aginagako Eliza Zaharraren aurrean.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

On/In jaialdia, bideoan
Bestalde, larunbatean frontoian egindako On/In jaialdiari lotutako bideoa plazaratu du EHBilduk, albiste honetan beherago duzue. Herritarren gaitasun artistikoak azaleratu zituzten. Musikariak, dantzariak, haurrentzako jokoak... giro ederra sortu zuten herriarentzat proposatutako proiektua azaltzeko. Ekitaldiaren amaieran, zinegotzi izateko hautagaiek eta alkate hautagaiak proiektuaren ideia nagusiak azaleratu zituzten modu bisualago batean. Irudi bilduma hemen duzue: https://noaua.eus/usurbil/1558364471618-iruditan-eh-bilduren-larunbateko-ekitaldi-berezia

Koalizioari buruzko informazioa ondoko esteka honetan jaso dezakezue: https://usurbilehbildu.home.blog