Guztira 72 lagun hautatu ziren, aurreko asteko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egin zuten zozketan. Azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak errepikatuko diren egunean, hauteslekuetan lan egitea egokitu zaizuenoi egunotan helduko zaizue jakinarazpena Udaltzaingoaren eskutik.
Gogoan izan, 72 lagun hautatu dira; zortzi lehendakari eta 16 bokal, eta haietako bakoitzaren bi ordezko. Azkenean 24 lagun izango dira lan egin beharko dutenak azaroaren 10ean. Goizeko 8:00etarako egon beharko dute dagokien hauteslekuetan. Gunea bozketarako prestatu eta 9:00-20:00 artean, herritarren botoak bildu beharko dituzte. 20:00etatik aurrera zenbaketa lanak bideratu beharko dituzte.
Ohi bezala, azaroaren 10eko hitzorduaren aurretik, argibideak eskaintzeko bilera baterako deituko ditu Udalak udalbatza aretoan.
9 hautesleku
Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira azaroaren 10ean: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.
Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek.
Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen du. Correoseko bulegoan bidera dezakezue eskabidea.
HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 8: posta bidez bozkatzeko azken eguna 14:00ak arte.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.
Udalerria
|
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua
|
Hauteslekuaren Helbidea |
USURBIL |
1 |
1 |
|
A |
AI |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
1 |
1 |
|
B |
JZ |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
1 |
2 |
1 |
A |
AZ |
KULTUR ELKARTEA |
SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA) |
USURBIL |
1 |
2 |
2 |
B |
AZ |
HERRI IKASTETXEA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
USURBIL |
1 |
3 |
1 |
A |
AI |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR |
USURBIL |
1 |
3 |
1 |
B |
JZ |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR |
USURBIL |
1 |
3 |
2 |
C |
AZ |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA 9 |
USURBIL |
1 |
4 |
|
U |
AZ |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
DONOSTIA |
6 |
12 |
2 |
B |
AZ |
ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA |
LEARRITZA 52 (ZUBIETA) |