#U12

Kanpainako ekitaldiak ohiko gune publikoetan egitea baimendu du Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 3a, 09:31

EAE-ko Legebiltzarra berritzeko uztailaren 12rako deituak dauden hauteskundeen kanpainako ekitaldiak non ospatu ahalko diren erabaki du Usurbil barne hartzen duen Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak. Aurreko deialdiekin alderatuta, ez dago aldaketarik.

Covid19-ak ere baldintzatuko dituen uztailaren 12ko EAE-ko hauteskunde egunaren aurretik, hauteskunde kanpaina ospatzekoa da. Dirudienez, ohiko iraupena izango du, 15 egunekoa, ekainaren 26an hasi eta uztailaren 10era arte luzatuko dena. Beti tarte horretako ekitaldi publikoak non ospa daitezkeen finkatzen du Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak. Beste hainbat udalerriren artean Usurbil ere eskualde batzorde honetan sartua dago. 

Asteazken honetako (ekainak 3) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, hauteskunde kanpainako ekitaldiak non ospatu ahalko diren finkatu du. Aurreko deialdiekin alderatuta, Usurbili dagokionez, ez dago aipatzeko moduko aldaketarik. Kanpainako ekitaldiak udal eraikin hauetan egitea baimendu du: Sutegiko auditorioan, Potxoenean, Artzabalgo ekitaldi aretoan, Santuenea Elkarteko lokalean edota Aginagakoan. 

Plaza eta frontoi hauetan ere herritarren bozka eskatzea xede izan ohi duten ekitaldiak ospatzea ere baimendu du: Usurbil, Aginaga eta Zubietako frontoietan; baita Askatasuna plazan ere. 

Guneok erabili aurretik ordea, "aurrez Udalarekin kontsulta egitea komeni da ea libre dauden jakiteko", ohartarazten du Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak. 

Posta bidezko bozkatzea eskatzeko aukera
Bi bide dituzue; batetik, Correoseko bulegora joanda edo telematikoki egin daiteke eskaera uztailaren 2a baino lehen. Correoseko bulegoak ordutegia zabaldu du: astelehenetik ostiralera 8:30-14:30 artean irekiko da, larunbatetan 9:30-13:00 artean; eta astearte eta ostegunetan, baita 18:00-20:00 artean ere. Eskaera telematikoki ere egin ahalko da correos.es bidez. Eta gainera, posta bidezko bozka postariak berak jasotzeko aukera eman da, Correoseko bulegora joan beharrik izan gabe. Ekainaren 22tik uztailaren 8ra bitarte eman ahalko da posta bidezko bozka.

Aldaketak hauteslekuetan
Bizi dugun ezohiko egoera honetan, ezohiko hauteskundeak ospatuko dira baita. Uztailaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarra berritzeko bozketa egunerako hauteslekuen berri eman zuen duela astebete, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, zehazkiago esanda, "sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" plazaratu zuen. 

Ohi bezala, guztira 9 hauteskunde mahai osatu izan dira inguruotan. Aipatu modu ordea aldaketa nabarmen bat bada guneei dagokienez. Orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Kaxkoan dator aldaketa; orain arte, Udarregi Ikastolan hiru hauteskunde mahai egokitzen zituzten, zonalde ezberdinetako herritarrak bertara bozkatzera joan zitezen. Adi, uztailaren 12an, Udarregi Ikastolan ez da bozkatzeko aukerarik izango. Mahai hauek Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)

HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Maiatzak 19: hauteskundeen deialdi ofiziala.
-Maiatzak 19-uztailak 2: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correoseko bulegoan (atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek ekainaren 13ra arte).
-Ekainak 1: hautagaien baieztapen ofiziala.
-Ekainak 13-17: bozketarako mahaiak osatuko dituzten lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko Udaletako zozketak.
-Ekainak 14-20: bozketa mahaietarako hautaturiko herritarrei jakinarazpenak.
-Ekainak 22-uztailak 8: posta bidez bozkatzeko aukera.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.