"Birusak, distopiak eta mundu berriak" Jakin Jardunaldiak egun bakar batean

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 30a, 09:04

Antolakuntzak ohartarazi duenez, uztailaren 16an eta 17an ez, UEU-ren 48. udako ikastaroen baitako Usurbilgo Jakin Jardunaldiak egun bakarrean ospatuko dira; uztailaren 16an. Jardunaldi presentzialak izango dira, nahiz online bidez ere zuzenean jarraitu ahalko diren.

Aldaketa UEU-ren 48. udako ikastaroen baitan, UEU-k bera, Jakin-ekin eta Udalarekin Usurbilen antolatu dituzten Jakin Jardunaldietan. Uztailaren 16an eta 17an ospatuko zirela aurreikusia bazuten ere, azken orduko aldaketa baten berri eman dute orain; jardunaldiko ekitaldi guztiak egun bakarrean izango dira, hilaren 16an. Honenbestez, "Birusak, distopiak eta mundu berriak" izeneko Jakin Jardunaldien egitaraua modu honetan geratuko da.

UEU-ren 48. Udako Ikastaroetako Jakin Jardunaldiak: "Birusak, distopiak eta mundu berriak"
Uztailak 16, osteguna (presentziala + online)
09:00
Harrera.
09:30 Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria): Galaren kokapena.
10:00 Mario Zubiaga (EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea): 'Izu-urtea: Biopolitika COVID-19 birusaren garaian'.
10:45 Kafea.
11:00 Arantza Etxeberria (EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea): 'Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura'.
11:45 Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea): 'Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban'.
12:30 Irati Zubia (Filosofian graduatua): 'Egia-ostea ziurgabetasun garaian'.
13:30 Bazkaria.
15:00 Teresa Larruzea (Filosofian graduatua eta filosofia politikoko masterduna Sorbonako Unibertsitatean): 'Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar'.
16:00 Tailerra: 'Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak'. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea).
17:30 Joseba Gabilondo (Michigan Estatuko Unibertsitateko Literatura eta Kultura irakaslea): "Ebentoa vs. apokalipsia vs. matxinadak: utopiarik gabeko politikaz".
18:00-18:30 Guztion arteko eztabaida forma.
Amaiera.

Oharrak:
-Taldea osatu da baina itxarote zerrendan izena eman daiteke.
-Jardunaldiak presentzialak izango dira baina online bidez ere zuzenean eskainiko dira.
Informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.