Auzolanean garbitutakoa, zikin berriz

Noaua Aldizkaria 2021eko maiatzaren 18a

Argazkiaren egilea: Anerreka Ingurumen Elkartea.

Larunbatean auzolanean hondakinez garbitutako Aranerreka eremua modu honetan ikusi du berriz Anerreka Ingurumen Elkarteak; zikin. Kontzientziaziorako deia egin du aipatu herri eragileak, albiste honi atxikitako argazkia helaraztearekin batera.

Zer ikasia izaten segitzen dugu oraindik, Anerreka ingurumen elkarteak gogorarazi digunez. Gogoan izango duzue, iragan larunbatean aipatu herri eragileak deituta, Aranerreka garbitzen aritu zela herritar talde bat. Hondakin mordoa atera zuten bi ordu inguruko saioan; ahla izan mutena bereziki eta udal brigadak Garbigunera eraman zituzten gero hondakinok.

Ikusi berriz ordea, ingurua nola esnatu den aste hasiera honetan. Garbitutakoa zikin, bildu gabeko, bertan utzitako hondakinez. 

Aranerrekan larunbatean eginiko auzolanean hondakinak bildu eta bereizten aritu ostean, astelehen goizean honako argazkia atera zuen Anerreka Ingurumen Elkarteak. “Gaur goizean berriz argazkian ikus ditzakezuen hondakinak agertu dira", adierazi du herri eragileak.

Anerrekak gogorarazi duenez, "larunbateko auzolanak garrantzai berezia du kontzientziazioaren ikuspegitik. Egoera horri buelta emateko aukera bakarra hezkuntza da". Hortik herritarroi luzatzen diguten gonbita. "Horregatik animatzen zaituztegu horrelako egoeretan zaudetenean, zalantzarik izan ez dezazuen pedagogia egiteko egoeraz jabetzen ez direnekin”.