2022ra begira

Hobari gehiago eskainiko dituzte 2022ko udal ordenantza fiskalek

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 5a, 11:25

Urte berrirako udal zerga ordenantzetan hobari gehiago aplikatzeko aukera nabarmen zabaldu du Usurbilgo Udalak. 4.000tik gora herritar izan daitezke neurri berri honen onuradunak.

Urte berrirako onartuak dituen ordenantza fiskaletan hobari gehiago eta herritar gehiagori aplikatzeko aukera eskainiko du Usurbilgo Udalak. Alegia, hobari gehiago eskuratzeko aukera izango dute, herritar gehiagok. Iraila amaierako udalbatzarrean onartu zituzten hasieraz. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean, behin betiko onartu zituen Udalak urte amaieran jada indarrean diren ordenantza fiskal berriak. Xehetasunak esteka honetan dituzue: abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

2022rako ORDENANTZA FISKALAK
Zenbakitan
Irizpide orokorra: %1,5eko igoera (KPIaren %3ko igoeraren azpitik). 
Salbuespenak: kirol zerbitzuetako tasak eta abonuak %0,9 igotzea, Buruntzaldeko udalen batzordeak hala erabaki ostean; eta hondakinen tasak (zati finkoan urteko 8,56 euroko igoera; errefusaren bilketari eragiten dion zati aldakorra, kubo bakoitzeko 0,5 euro gehiago ordaintzea; 1,5 euro, euro bakarraren ordez).
Hobariak: %50-%90 artekoak, ur, hondakin, estolderia, hileta, baratzen erabilera eta kirol instalazio (abonuez gain, lehen aldiz ikastaroetan), Haur Eskola zerbitzuetan eta Udajolasen".

Balizko onuradunak: 2020ko errenta aitorpenaren kanpainako datuak kontuan izanda:
661 aitorpen: 12.043 diru-sarreren azpitik.
640 aitorpen: 12.043-18.931 euro arteko diru-sarrerak.
734 aitorpen: 18.931-26.093 euro arteko diru-sarrerak.
675 aitorpen: 26.093 -35.400 euro arteko diru-sarrerak.
535 aitorpen: 35.400 eurotik gorako diru-sarrerak.

Baldintza ekonomikoak beteko lituzketen aitorpenak: 2.035etik gora, eta 4.000tik gora herritar.


Bizikidetza unitatea osatzen duten lagunak Hobariak
  %90 %75 %50
1

<14.630

14.630 - 16.625

16.625 – 19.950

2

<19.152

19.152 - 21.679

21.679 – 26.068

3

<20.881

20.881 - 23.807

23.807 – 28.595

4 edo gehiago

<22.477

22.477 - 25.802

25.802 – 30.723

2022. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 4-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: ura, estolderia eta hondakinak, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 15: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 5-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 3-ekainak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 14-uztailak 1: ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 1-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 2-irailak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 1: espolian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 1-azaroak 10: ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 1-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: emakida administratiboak.