"Hotsez Hots 2.0" izeneko bere margolan eta eskultura bilduma izen berarekin duela hamar urte plazaratu zuenaren garapena da. "Hainbat material erabili ditu, tartean, egurra, aluminioa, zinka edota sarea, eta koloreek presentzia handia dute. Erakusketarekin batera, erakusketaren inguruko liburuxka ere argitaratu dute, udalaren laguntzarekin".
Jose Luis Elexpe "Pelex"-en erakusketa
Epea: ekainak 2-25.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Igandetan: 12:00-14:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Zehaztasunak: "Jose Luis Elexpe ‘Pelex’ artistak ‘Hotsez Hots 2.0’ erakusketa jarriko du ikusgai Sutegi Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Txalapartaren garapenaren inguruan sortutako erakusketa da. “Ttakun ttakun herrena. Ttan ttukuttun ‘Hotsez hots’-en 10. urteurrena. Ttan ttakattan hamarkada baten ondoren datorrena. Ttan tturrukuttun ‘Hotsez hots 2.0’ du bere izena”. Hala aurkeztu du artistak bere lana. Aurretik egindako ‘Hotsez hots’ erakusketaren jarraipena edo moldaketa da, margolanez eta eskulturez osatutakoa. Material ezberdinak erabili ditu lanetarako, tartean, egurra, aluminioa, zinka edota sarea, eta koloreek presentzia handia dute.
Euskal tradizioko hamaika zur-lanketa egindakoa da Pelex, artistak katalogoan azaldu duenez, “beti ere forma, estilo eta material berrien bilatze eta esperimentazioarekin uztartuz”. Eskultura-ikastaroa egin zuen 1998an Parisen, eta arte-buztinaren modelatuari buruzko ikastaroa Antonio Oteizarekin, 2006an. 201ean, UNESCOren artista profesionaleko agiria jaso zuen. Gaur egun Legution bizi da. 90. hamarkada amaieratik, hainbat erakusketa egin ditu, taldean zein bakarka".