Zenbait dirulaguntzen ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 20a, 11:47

Kultura eta kirol arloetako udal dirulaguntza zenbaiten ebazpenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak azken egunotan. Otsailetik martxorako tartean aurkeztu ziren eskabideei Udalak emango dien babesaren zenbatekoa eta lehen zatiaren ordainketa egitea erabaki du. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: lau.
Onarturikoak: lau.
Banatuko den laguntza kopurua: 8.322,26 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: bost.
Onarturikoak: bost.
Banatuko den laguntza kopurua: 1.673,40 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol egokitutako jarduerak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: bat.
Onarturikoak: bat.
Banatuko den laguntza kopurua: 3.000 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol elkarteen ohiko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: zazpi.
Onarturikoak: zazpi.
Banatuko den laguntza kopurua: 50.000 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.