#U23

Etengabeko ilara, hauteslekuak ireki berritan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 23a, 09:58

Etenik gabe hasi dira botoa ematen herritarrak, hauteslekuak ireki berritan.

Goizeko 9:00etako kanpai hotsak entzun aurretik, dagoeneko Udarregi ikastolako hauteslekua ireki zain ziren zenbait herrikide. Kaxkoko bi herrikide eta Atxegaldeko bikote bat. Haiek izan dira 9:00etan ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan egokitu dituzten hiru mahaietara bozkatzera joandako lehenengoak. Baina ez bakarrak. Lehen minutuak lasai antzera joango zirelakoan, herritarren joan etorria etengabekoa izan da lehen minutuetan.
 
Bat baino gehiago kiroletako jantziak soinean joan dira bozkatzera. Entzun zaio askori, mendi buelta edo paseoari ekin aurretik, egin beharreko zeregin hau eginda utzi nahi zutela. Bestelako familia konpromisoren bat zuenik ere bazen eta haiek ere berdin, goizeko lehen unean botoa eman eta igandeaz gozatzera gero. Modu batean zein bestean, esandakoa, etenik gabe hasi dira parte hartzen herrikideak igande honetan, uztailaren 23an, Espainiako Gorteak berritzeko deituak dauden hauteskundeotan.

Bi boto paper
Gogoan izan, arratsaldeko 20:00ak arte etenik gabe zabalik izango dira hauteslekuak; ordura arte noiznahi botoa ematera joan daiteke.

Ez ahaztu, bi boto paper dituzue aukeran, izan ere Espainiako bi erakunde berrituko dira gaurko hauteskundeetan; Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua. Kongresurako boto papera eta gutunazala txuri kolorekoak dituzue, sepia kolorekoak Senatukoak.

Kongresurako aurkeztu diren hamahiru hautagai-zerrendetako bat (EHBildu, PSOE, EAJ-PNV, PP, Frente Obrero (FO), PACMA, VOX, Euskadiko Langileen Alderdi Komunistak (ELAK), Aulki Zuriak-Escaños en Blanco, Bidezko Mundurantz (PUM+J), Recortes Cero, Sumar eta Union Cristiano Demócrata Española (UCDE)) hautatu daiteke, Senaturako lehiatuko diren hamaika hautagai-zerrendetatik (EHBildu, PSOE, EAJ-PNV, PP, PACMA, VOX, Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (PCTE/ELAK), Aulki Zuriak-Escaños en Blanco, Bidezko Mundurantz (PUM+J), Recortes Cero eta Sumar.), senatari bat, bi edo hiru, alderdi berekoak edo desberdinetakoak aukeratu ahalko dira.

Gipuzkoako ordezkaritza jokoan
Gogoan izan, usurbildarrek Gipuzkoak Espainiako Gorteetan, hau da, Madrilgo Diputatuen Kongresuan eta Senatuan izango duen ordezkaritza erabakitzeko aukera izango dute, herrialdeko gainerako udalerriekin batera. Gipuzkoak sei diputatu izango ditu Kongresuan. Haiek nortzuk izango diren erabakitzeko aukera dago beraz, gaurkoan. Gauza bera Senatuan; kasu honetan, Gipuzkoak lau senatari izango ditu.

Zortzi hautesleku (gehi bat)
Usurbilen zortzi hauteslekuetan bozkatu ahalko da igande honetan, uztailaren 23an. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, leku batean edo bestean eman ahalko du bere botoa. 

Hauteslekuetan aldaketarik ez; hiru mahai kokatu dituzte Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan, bi Kalezarko Haur Eskolan eta mahai bana Aginagako eskolan, Santuenea auzo elkartearen egoitzan eta Zubietako Lanbide Eskolan. Bederatzigarren mahaia Zubietan kokatu dute baita (eskolan), Donostialdean bizi diren zubietarrentzat.

 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)