Zubietako erraustegia

GuraSOSen "Neure gain" bonuak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 24a, 11:47

Osasuna eta ingurumena babestu eta etorkizun iraunkorra bermatzeko GuraSOSek "Neure gain" ekimena abiarazi du.

"Balizko bi delituengatik" Donostiako Auzitegia ikertzen ari da Jose Ignacio Asensio jasangarritasun arloko foru diputatua eta GHKren lehendakaria, asteotan GuraSOSek berri eman duenez. Elkarte honek bertan "herri akusazio gisa aurkezteko tramiteak egin ditu eta orain epaitegiak fidantza bat eskatuko dio akusazio hori aurrera eraman ahal izateko".

GuraSOSek jakinarazi duenez, ordea, "Jose Ignacio Asensiok GuraSOSen kontuak enbargatuta utzi ditu beste auzi batzuetako kostak ordaindu ez dituelako". Horregatik, "nire gain" bonuak eskuragarri jarri ditu NOAUA! K.E.-ren egoitzan eta Aitzaga tabernan. Albiste honetan beherago duzue baita eskuragarri. Ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak bonu horietako bat datu pertsonalekin bete, tartean helbide elektronikoa idatzi eta "bertara helduko zaizu gero mezu bat "argituz zeinen kontuan egin beharko duzun diru sarrera, hau da, eskaini duzun laguntza ekonomikoaren kopurua eta jasoko duzu diru hori zertan gastatu den egiaztagiria". Diru ekarpenak norbanako gisa edo taldean egin ahalko dira. 


GuraSOSen oharra
ASENSIO DIPUTATUAREN AKUSAZIOA AURRERA ERAMAN AHAL IZATEKO EKARPEN EKONOMIKOA BEHAR DA

Donostiako 5.Instrukzioko Epaitegia, Jose Ignacio Asensio ikertzen ari da Ingurumenaren aurkako eta dokumentuen faltsukeria, balizko bi delituengatik.

GuraSOS elkarteak herri akusazio gisa aurkezteko tramiteak egin ditu eta orain epaitegiak fidantza bat eskatuko dio akusazio hori aurrera eraman ahal izateko.

Baina, nola diren gauzak, Asensiok GuraSOSen kontuak embargatuta ditu beste auzi batzuetako kostak ordaindu ez dituelako.

Horregatik herri ekimena beharrezkoa da GuraSOSek daraman bide judizialak aurrera jarraituko duela bermatzeko. Herritarrok antolatu behar dugu eta gu geuk aurre egin fidantza horri eta gastu juridikoei. NOLA?

Usurbilgo Aitzaga tabernan eta NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan “NIRE GAIN” bonoak aurkituko dituzu. Bono horietako bat bete beharko duzu eskatzen diren datuekin eta bertan utzi. Datu horien artean zure email kontaktua izango da. Bertara mezu bat helduko zaizu argituz zeinen kontuan egin beharko duzun diru sarrera, hau da, eskeini duzun laguntza ekonomikoaren kopurua eta jasoko duzu diru hori zertan gastatu den egiaztagiria.

Kontutan izan, nahiz eta nahikoa den pertsona bakar baten datuak jasotzea Bonoan, diru ekarpena kuadrilak edo familiak, lankideak...egin dezakeela. Horrelakoetan, taldearen izenean batek bakarrik beteko du bonoa.

Arrai potoloek ezin dutelako ihes egin, INGURUMENA ETA OSASUNAREN DEFENTSA ZURE ESKU!!