Astebururako Euskararen Gala eta antzezlana iragarri dituzte Aginagan. Datorren astean, “Bizi gaitezke euskaraz?” gogoeta-saioa iragarri dute Potxoenean. Euskararen Egunean bete-betean sartu da Usurbil. Hemen xehetasunak:
Euskararen Eguna
Abenduak 2, larunbata
22:00 Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: aurkezleek gidatuta: bakarrizketak, musikariak, magoa, zirkua, dantza eta askoz gehiago! Rafa Rueda, Norton (EH Sukarra), Mikel Markez, Idoia Torregarai, Yogurina Borova, Antton Telleria, Mattin komikilaria, Ana Goitia, Axi eta Nerea (IZAN), Camel Walkers eta Asier Kidam Magoa”.
Sarrerak: 12€ usurbilkultura.eus webgunean eta Arrate Tabernan.
Antolatzaileak: Eliza Zaharra elkargunea eta Antxomolantxa.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 3, igandea
18:00 Xentimorik gabe taldekoen “Gu primer” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
Artistak: Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti.
Testua: Egoitz Lasa eta Ramon Agirre.
Zuzendaria: Asier Sota.
Zehaztasunak: “Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: Kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. Gu primer!”.
Antolatzaileak: San Praixku Guraso Elkartea eta Antxomolantxa.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 10, igandea
17:00 Neguko euskarazko zine zikloa haurrentzat: “Abentura erraldoia” filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Sinopsia: “Sebastian, Sophia eta Wawa txikien istorioa kontatzen du “Abentura erraldoia” filmak. Ustekabeko eta aparteko bidaiari ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagunera eramango dituena”.
Sarrera: 3 eurotan eskuratu ahalko dira aurrez, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza gazte elkartea.