Jon Uribe Navarroren senideen eskertza

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 6a, 11:06

Gazte kalezartarra omentzeko larunbatean egindako Jontxu Rock jaialdiko antolatzaile eta parte hartzaileak eskertu nahi ditu lerroon bidez.

Omenaldi gau ederra antolatu zioten larunbat gauean Mikel Laboa plazan, duela hamar urte zendutako Jon Uribe Navarrori. Gazte kalezartarrak biziki estimatu eta sutsuki jarraitzen zituen herriko musika taldeek jasotakoa bueltan Uribek nahiko zuen moduan, jai giroan eskertu nahi izan zioten; lagun, herrikide eta senideak batu zituen Jontxu Rock izeneko kontzertu gauean. Kezka, Elektropapo, Izeberg, Viafara, Ameba, Odolaren Mintzoa taldeek Mikel Laboa plaza oroimen leku eta Jontxuren lagunen topagunean bilakatu zuten. Bereziki hunkigarria izan zen, Ixak Arrutik gazte kalezartarra zendu berritan sortu zion abestia hamar urte beranduago denek batera abestu zuten unea.

Lerroon bidez, jasotakoa bueltan eman nahi dute Jon Uribe Navarroren senideek. Izan ere, biziki eskertu nahi dute Jontxu Rock omenaldi eguna antolatu zutenak, eta bereziki, ekimen honen sustatzaile lan nagusia egiten aritu den Iñaki Irazusta herrikidea. Baita, nola ez, otsailaren 3ko kontzertu gauean parte hartu zuten guzti-guztiak.

Erlazionatuak

Jontxuri gorazarre bart

Noaua Aldizkaria 2024 ots 04 Usurbil