"Gerraren memoria" izeneko ibilbidearen gaurko aurkezpenean, bestalde, "Lurrazpiko mintzoa" hitzaldia antolatu duela berri eman du Usurbil 1936 elkarteak. Urriaren 15erako programatu dute, arratsaldeko 19:00etan Sutegin. Andatzako indusketetan parte hartutako Josu Santamarina arkeologoak lan horietan eginiko aurkikuntzen berri emango du. Segidan dituzue ekitaldi honi buruzko xehetasunak.
"Lurrazpiko mintzoa: 1936ko lubakien arkeologia Andatza mendian" hitzaldia
Eguna: urriak 15, asteartea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Andatzako indusketetan aurkitutako materialaren azalpenak emango dizkigu Josu Santamarina arkeologoak. Josu Nafarroako Unibertsitate Publikoan Historia Garaikideko irakaslea eta Nafarroako Oroimen Historikoaren Fondo Dokumentalean ikerlaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Historian eta Arkeologian doktorea. Aro Garaikideko Arkeologian, Memoria Historikoan eta Ondarearen eta Giza Eskubideen didaktikan espezializatu da eta Txileko Memoria eta Giza Eskubideen Museoan egonaldi bat egin zuen. Gasteizko Memoria Gara elkarteko kidea da".
Antolatzailea: Usurbil 1936 Oroimen Historikoaren Elkartea.