Usurbil 1936

Andatzako aurkikuntzak hizpide, datorren astearteko "Lurrazpiko Mintzoa" hitzaldian

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 10a, 13:29

Andatzako indusketetako aurkikuntzen berri emateko hitzaldia antolatu du Usurbil 1936 elkarteak urriaren 15ean.

"Lurrazpiko mintzoa" hitzaldia antolatu duela berri eman du Usurbil 1936 elkarteak. Urriaren 15erako programatu dute, arratsaldeko 19:00etan Sutegin. Andatzako indusketetan parte hartutako Josu Santamarina arkeologoak lan horietan eginiko aurkikuntzen berri emango du. Segidan dituzue ekitaldi honi buruzko xehetasunak.

Gogoan izan, Usurbil 1936 elkarteak iragan udaberrian Andatzan antolaturiko ibilaldi antzeztu eta gidatuan parte hartu zuen Santamarinak. Berak lagundu zien bertaratu zirenei, garaiko testuingurua irudikatzen. Albiste honi atxikitako bideo eta testuetan dituzue xehetasunak.


"Lurrazpiko mintzoa: 1936ko lubakien arkeologia Andatza mendian" hitzaldia
Eguna: urriak 15, asteartea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Andatzako indusketetan aurkitutako materialaren azalpenak emango dizkigu Josu Santamarina arkeologoak. Josu Nafarroako Unibertsitate Publikoan Historia Garaikideko irakaslea eta Nafarroako Oroimen Historikoaren Fondo Dokumentalean ikerlaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Historian eta Arkeologian doktorea. Aro Garaikideko Arkeologian, Memoria Historikoan eta Ondarearen eta Giza Eskubideen didaktikan espezializatu da eta Txileko Memoria eta Giza Eskubideen Museoan egonaldi bat egin zuen. Gasteizko Memoria Gara elkarteko kidea da".
Antolatzailea: Usurbil 1936 Oroimen Historikoaren Elkartea.

Erlazionatuak

"Borroka latzak izan ziren"

Noaua Aldizkaria api 15 Usurbil

"Guztion ondarea da"

Noaua Aldizkaria api 15 Usurbil