"Usurbil 58"

"Usurbil 58" dokumentala eskuragarri duzue

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 27a, 10:17

Igandean Sutegin izandako proiekzio arrakastatsuaren ondotik, salgai duzue NOAUA! K.E.-ren "Usurbil 58" dokumentala.

Igandean Sutegira joaterik izan ez bazenuten, NOAUA! K.E.-k estreinaturiko "Usurbil 58" dokumentalaren proiekzioan egon ez bazineten, adi; kultur-etxeko auditorioan eskainitako emanaldia etxeratzeko moduan izan zuten hitzordura joandakoek.

Aurrerantzean, eskuragarri izango duzue baita lana hau, osorik. Bi artxiboz osatua dago; batean, dokumentalaren muina diren Juan Illarramendiren duela 66 urteko Usurbil eta usurbildarren irudiak aurkituko dituzue. Eta bestean, irudi horiek baliatuz osatu dugun dokumentala. Guztira, ordubete pasatxoko iraupena dute bi artxibo hauek.

"2023ko udazkenean, Usurbilgo irudi zirraragarri batzuk topatu genituen Euskadiko Filmategian. Juan Illarramendik grabatu zituen 1958 eta 1960 urteen artean. Orain arte ikusi gabeak. Altxor handi bat".  Baina "soinua falta dute. Mutuak dira. Ahotsik gabekoak izanik ere, gutaz ari dira. Gure herriaz, gure ohiturez. Garai bateko Usurbil irudikatzen dute".

Horregatik, irudietako soinu falta ordezkatzeko, adin bat duten herritarrak gonbidatu genituen Sutegira. Garai hartako Usurbil eta garai hartako usurbildarrak ezagutu zituztenak. Eurek eskaini dizkiguten azalpenekin osatu dugu dokumental honen soinu banda. Aurrerantzean eskuragarri izango duzuena 10eurotan Lizardi eta Laurok dendetan baita NOAUA! K.E.-ren egoitzan ere. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan eskuratu ahalko dute, NOAUA! K.E.-ren egoitzan bertan.