24 ordu ere ez ditu egin osorik. Irudiotan duzue, Arrobitxulo elkarguneak ostiral eguerdian esekitako murala nola dagoen larunbat goiz honetan. Aipatu moduan, egun bakar bat ere ez du egin osorik eta zutik. Bart txikitu egin dute. Irudiotan duzuen moduan utzi dute.
"Badator.. Arrobitxulo. Gaztetasunetik, astialdia eta kultura eginez" aldarria zeraman, elkarguneko kideek iragan abenduaren 20an frontoian auzolanean sortutako muralak. Datorrena iragartzeko errotu zuten atzo, goizean zehar Udarregi ikastolako erdiko aretoan eginiko Arrobiltzarraren amaieran.
Datorrena hain zuzen, ikastola edota Oiardo kiroldegi pareko zelaian eraikiko den elkargunearen egoitza izango da. Egitasmoa 2026an garai erabakigarrian barneratuko da. Eraikitzen hastetik oso hurbil izango da proiektua hurrengo hilabeteotan.