Zubietako erraustegia

Erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaren gaineko xehetasun gehiago, Zubieta Lantzenen gaurko herri bileran

NOAUA!ra helarazi berri duten ohar bidez jakinarazi duenez, "ekimen honek duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ikerketaren nondik norakoen xehetasunak zuekin partekatzea". Horretarako herri bilera deitu du ostiralerako (irailak 20) 19:00etan Kaxkapen.

Zubietako eta Gipuzkoako erraustegia piztuko balute, hark isuri ditzakeen kutsagaiak neurtzeko azterketa zientifiko independentea egitea erabaki zuela Zubieta Lantzen elkarteak, hala jakin genuen hilabete hasieran. Erraustegia urria erdialderako martxan egon daitekeenez, presazkoa iruditzen zitzaien ikerketa hau berehala hastea, aipatu planta funtzionamenduan jarri aurretik.

Lehen laginak orain hartu eta gero erraustegia piztuko balitz, urtero egingo dute analitika. Azterlan honetarako Euskal Herriko enpresa bat eta Holandako Toxicowatch fundazioa kontratatu ditu Zubieta Lantzenek. Aipatu fundazioko bi zientzialari izan ziren aurreko astean laginak hartzen. Lehenbizi Zubietako oilategi batean, "arrautzak, oiloek jaten duten pentsua, belarra, lurra eta inguruko goroldioa kutsadura aztertzeko". Baina "Zubieta herrian, Añorgan, Donostian, Usurbilen, Lasarten, Urnietan, Hernanin, Andoainen eta Zubietan, Realak entrenatzen duen lekutik eta ondoan dagoen Landaberri ikastolatik hurbil" ere laginak hartu zituzten.

Zubieta Lantzen elkartetik nabarmendu dutenez, "guk dakigula, Espainiako Estatu mailan ekimen berritzailea dela herri mugimendu edo herritarren elkarte batek halako ikerketa zientifiko bat lotzea, kutsadura datuak gure eskuetan izateko eta egoeraren analisi zorrotza egin ahal izateko. Bide batez, berriro eskatzen dugu erraustegia ez pizteko".

Gai honen inguruko xehetasun gehiago plazaratzeko herri bilera deitu du Zubieta Lantzenek ostiral honetarako (irailak 20) 19:00etan Kaxkapen. "Ekimen honek duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ikerketaren nondik norakoen xehetasunak zuekin partekatzea", adierazi du aipatu elkarteak kaleratu duen oharrean.

Horrekin batera, Errausketaren Aurkako Mugimenduak ikerlan hau diruz laguntzeko "crowdfounding" kanpaina iragarri du egunotan. Zubietan dirua biltzen hasteko mahaia jartzekoa da Zubieta Lantzen, Endika Abril Errebote Txapelketako jardunaldia jokatuko den datorren igande eguerdian.


ZUBIETA LANTZEN ELKARTEAREN OHARRA

Kaixo, zubietar:

Azken egunotan erraustegiak gugan izango duen eragina aztertzeko ikerketa bat abian jarri dugula entzungo zenuten prentsa, mugikor eta sare sozialen bidez. Hain zuzen ere Holandako zientzialariek eta ingurumen ingeniaritzaz arduratzen den enpresa batek era askotako laginak hartu zituzten aurreko astean gure inguruko arrautza, lur, landareetan.

Ekimen honek duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ikerketaren nondik norakoen xehetasunak zuekin partekatzea. Hori dela eta, herri bilera antolatu dugu datorren ostiralerako, irailak 20, arratsaldeko 7etan Kaxkapen.

Bestalde, herri bileran azalduko denez, ikerketaren kostuari aurre egiteko herritarron laguntza beharko dugu. Errausketaren Aurkako Mugimenduak iragarri du dagoeneko crowdfounding kanpaina, diru-bilketa egiteko. Halere, Zubietan, datorren igande eguerdian, hilak 22, mahaia jarriko dugu diru-bilketarako. Azalpen gehiago ostiraleko herri bileran.

Bertan elkartuko garelakoan,
ZUBIETA LANTZEN

Erlazionatuak

Zubietako erraustegiaren kutsadura neurtzeko lehen laginak hartu dituzte

Zubieta

Martxan jartzen badute, erraustegiak isuritako kutsagaiak zientifikoki neurtuko dituztela iragarri zuen Zubieta Lantzenek irailaren 5ean errebote p...
Errausketaren aurkako giza kate luzeak Kontxa inguratu zuen

Zubieta

Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko mezua, Kontxako hondartzaraino eraman zuen ehunka lagunek osaturiko giza kateak.
"Zientifikoki kontrolatuko dugu herritarrok Gipuzkoako erraustegiaren kutsadura"

Zubieta

Hitzokin laburbildu eta ezagutzera eman dute zubietarrek errebote plazan ostegun arratsalde honetan egin duten agerraldian, azken orduotan iragarri...
"Ikerketa honen fase guztietan gardentasuna bermatuko dugu"

Zubieta

Erraustegiaren kutsaduraren inguruko ikerketa zientifiko eta gardena bideratuko du Zubieta Lantzenek, gaur agerraldi bidez iragarri duenez. Holanda...
"Gure helburua erraustegia ez piztea da, eta pizten bada lehenbailehen gelditzea"

Zubieta

Zubietan kokaturiko Gipuzkoako erraustegia martxan jartzen badute, isuriko dituen kutsagaiak zientifikoki aztertuko dituztela iragarri dute zubieta...
Erraustegiaren kutsagaiak kontrolatzeko Zubieta Lantzenen ikerketa diruz laguntzeko kanpaina abiaraziko du Errausketaren Aurkako Mugimenduak

Zubieta

Errausketaren Aurkako Mugimenduak diruz babestu eta lagunduko du Zubieta Lantzenek joan den astean iragarri eta Holandako Toxicowatch fundazioaren ...