Tximinia nagusietatik kea isurtzen ari zen ostegun goiz honetan Zubietako erraustegia. Bai Tratamendu Mekaniko Biologikoko plantako tximiniak, baita erraustegikoak ere. Usurbil erdigunetik ke zutabeak nabariak baziren ere Kalezar aldetik begi bistan, aurrez aurre zituzten.
Gogoan izan, "ofizialki" probaldi fasean dute Zubietako erraustegia, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) arabera, %80an dute martxan. "GHK-k kontratu-bermeak egiaztatzea besterik ez da geratzen, instalazioa emakidadunarekin onartutako eta hitzartutako zerbitzu-baldintzetan jartzen dela egiaztatzeko", Kontsortzioak ekainaren 17an adierazi duenez. Prozesu honek 10-12 iraun ditzakeela aurreikusten du eta horren ostean jarriko dute %100ean martxan. Egutegia eskutan, iraila aldera piztu dezakete guztiz jada martxan duten Zubietako erraustegia.