Ordutegia: 17:00-20:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "Bihotz Biriken Suspertze" teknika ikasi eta gai honi buruzko sentsibilizazioa sustatzeko Gipuzkoako DYA-k postua jarriko du. "Ekainaren 1ean, asteazkenean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk berriro “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Gainera, Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere. Teknika hauek zein errazak diren erakusteko, probintziako hainbat puntutan stand-ak jarriko ditugu, nahi duenak suspertzearen oinarrizko teknikak DOAN ikasi ahal izateko. Parte hartzera anima zaitez! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu.Antolatzailea: DYA Gipuzkoa.
Epea: ekainak 2-25.Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.Larunbatetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Irekiera: ekainaren 2an, 19:00etan.Zehaztasunak: "Jose Luis Elexpe ‘Pelex’ artistak ‘Hotsez Hots 2.0’ erakusketa jarriko du ikusgai Sutegi Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Txalapartaren garapenaren inguruan sortutako erakusketa da. “Ttakun ttakun herrena. Ttan ttukuttun ‘Hotsez hots’-en 10. urteurrena. Ttan ttakattan hamarkada baten ondoren datorrena. Ttan tturrukuttun ‘Hotsez hots 2.0’ du bere izena”. Hala aurkeztu du artistak bere lana. Aurretik egindako ‘Hotsez hots’ erakusketaren jarraipena edo moldaketa da, margolanez eta eskulturez osatutakoa. Material ezberdinak erabili ditu lanetarako, tartean, egurra, aluminioa, zinka edota sarea, eta koloreek presentzia handia dute. Euskal tradizioko hamaika zur-lanketa egindakoa da Pelex, artistak katalogoan azaldu duenez, “beti ere forma, estilo eta material berrien bilatze eta esperimentazioarekin uztartuz”. Eskultura-ikastaroa egin zuen 1998an Parisen, eta arte-buztinaren modelatuari buruzko ikastaroa Antonio Oteizarekin, 2006an. 201ean, UNESCOren artista profesionaleko agiria jaso zuen. Gaur egun Legution bizi da. 90. hamarkada amaieratik, hainbat erakusketa egin ditu, taldean zein bakarka".