Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Sinopsia: "Ahaztutako bide bat. Etxeko kamera zaharra. Isiltasuna. Zinemagile batek bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantziaren bidea berreskuratzea erabakitzen du, baina, ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Bere ideia bere familiaren super-8 kamera zaharrarekin filmatzea da, baina 41 urte erabili gabe igaro ondoren, ez duela soinurik jasotzen ohartzen da. Ahaztutako bidea eta kamera isila bihurtuko dira, Paolo izeneko astoarekin batera, oroitzapenez, galderaz eta isiltasunez betetako bidaia baten protagonistak". Oharra: Oskar Alegria zuzendaria bertan izango da. Sarrerak: aldez aurretik salgai 6€tan usurbilkultura.eus webgunean. Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA! K.E.-ren egoitzan.Antolatzailea: Noaua! Kultur elkartea.