18:00 Hitzaldia: "Urtebete greba feminista orokorretik. Eta orain zer?".Hizlaria: Elene Lopetegi.Zehaztasunak: "Urtebete pasatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu zuenetik. Egun historikoa izan zen, greba orokor batek zaintza lanak izan baitzituen hizpide. Horrek utzitako aztarnak aztertuko ditu solasaldiak, eta etorkizuneko erronketan arreta jarri".Informazio gehiago:Facebook: Usurbilgo Emakumeon EtxeaTwitter: @UsurbilEmakumeaInstagram: @usurbilgoemakumeonetxeaE-posta: emakumeonetxea@usurbil.eusTelefono zenbakia: 943 371 112.Ordutegia:-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).Antolatzailea: Emakumeon Etxea.
18:00 Santa Zeziliren omenez Euskal Herriko Musika Eskola guztiak bateratuta, kalejira egingo Usurbilgo kaleetan zehar, trikitixa-pandero eta haizezko zein perkusioko instrumentuekin batera. 18:30 Zumarte Musika Eskolaren 40. urtemugako ospakizunen hasiera Mikel Laboa plazan.Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.
Ordua: 18:00.Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.Deitzailea: Usurbilgo Udala.Gai-zerrenda:1.- 2024ko urriaren 31ko bilkurako akta onartzea.2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 20ra (2024/1206-2024/1290).3.- 2024/1214 dekretuaren berri ematea: Ainhoa Arrozpide Landa jarduneko alkatea.4.- 2025eko Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea (2024EKAU0001).5.- Rural Kutxarekin mailegu kontratu bidez kreditu-eragiketa bat hitzartzea (2024EKMA0001).6.- Athlon Sintagmia S.L. enpresari esleitzea Usurbilgo Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzu kontratua (2024LIRZ0005).7.- Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitate Koop. S. Elkarteari, Agerialde ikastetxeko teilatuaren lagapena egitea eguzki-plakak jartzeko (2024HITZ0010).8.- Altzonazko zubia (Txokoaldeko zubia) legeztatzeko eta birgaitzeko itsaslehorreko jabari publikoa okupatzeko emakidaren baldintzak eta preskripzioak berriz onartzea (2023HEUS0007).9.- Haraneko musika entsegu lokalen erabilera arautzen duen udal ordenantza hasieraz onartzea (2024UDOR0001).10.- Adierazpena: 2024ko Euskararen Nazioarteko Eguna, Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko (2024IMOZ0009).11.- Galdera eta eskaerak.
Ordua: 18:00-20:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.Zehaztasunak: "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua".Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Pilota Usurbilen:18:30 Infantilak 3. Mailan , eskuz banaka (errendimentua):- Pagazpe - Alde Zaharra- Pagazpe - EpleJubenilak 2. Mailan, Gipuzkoako buruz burukoa:- Pagazpe (Errasti)- Behar Zana (Iparragirre)