Aginagako Eliza Zaharra, Aginaga
| Kontzertua
Ordua: 18:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra. Zehaztasunak: "Fantasia diskoa aurkezteko bira amatuta, eta, hurrengo lan luzea ondu biartean, ATEOSTEKO BIRA eskainiko du Eñaut Elorrietak. Bira txiki eta berezia izango da. Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenetsiko ditu ATEOSTEKO BIRAK. Harrizko hormak, egurrezko eserlekuak eta ahots lurtar bat: kantua kultuzko keinu gisa. Elizaren oihartzunaren kontra tematu beharrean, pareten erantzunarekin jolastuko du. Elorrietak, harriari ahotsa ateraz, beste garai batzuetako kantuen memoria aktibatuz. Soinu eta argi-ekipo soil eta zainduarekin, ahots eta gitarra hutsez eskainiko du Eñaut Elorrietak bere ibilbide osoko kanten aukeraketa zabala. Kontzertu zuzenak eta biluziak izango dira, herri-kanturen eta esperimentazioaren artean, ahotsaren posibilitateetan arakatuko dutenak".Sarrerak: 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Aginagako Arrate ostatuan.Antolatzaileak: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea eta Usurbilgo Udala.
Eñaut Elorrietaren kontzertua
Aginagako Eliza Zaharra
Ordua: 18:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: "Fantasia diskoa aurkezteko bira amatuta, eta, hurrengo lan luzea ondu biartean, ATEOSTEKO BIRA eskainiko du Eñaut Elorrietak. Bira txiki eta berezia izango da. Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenetsiko ditu ATEOSTEKO BIRAK. Harrizko hormak, egurrezko eserlekuak eta ahots lurtar bat: kantua kultuzko keinu gisa. Elizaren oihartzunaren kontra tematu beharrean, pareten erantzunarekin jolastuko du. Elorrietak, harriari ahotsa ateraz, beste garai batzuetako kantuen memoria aktibatuz. Soinu eta argi-ekipo soil eta zainduarekin, ahots eta gitarra hutsez eskainiko du Eñaut Elorrietak bere ibilbide osoko kanten aukeraketa zabala. Kontzertu zuzenak eta biluziak izango dira, herri-kanturen eta esperimentazioaren artean, ahotsaren posibilitateetan arakatuko dutenak".
Sarrerak: 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Aginagako Arrate ostatuan.
Antolatzaileak: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea eta Usurbilgo Udala.