Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Sarrerak: 3,5 euro usurbilkultura.eus plataforman.Zehaztasunak: Kolapsoa, Geuretik Sortuak ekimenaren baitan, Usurbilen sortutako antzerkia da. Martxoaren 1ean estreinatuko da Sutegin, eta, aurrez, otsailaren 19ko hitzaldian, antzezlanaren edukiaren inguruko azalpenak emango dira. "Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik. Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa". Ekoizpena: Jon Ander Urresti.Zuzendaritza: Matxalen de Pedro.Interpreteak: Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi, Jon Ander Urresti.Testuak: Nerea Ibarzabal.Argiztapena: Mikel Perez.Soinuztapena: Asier Renteria.Jantziteria eta atrezoa: Paloma Merino.Argazkiak: Iker Gozategi.Irudi eta maketazioa: Arriguri.Teknika: Vanesa Santos.Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak) eta Usurbilgo Udala.