Koronabirusa

Maiatzean ere langabeziak gorantz, oraingoan kontratazioak ere bai

Covid19-a gure artera heldu zenetik gorantz egin du etenik gabe, Usurbilgo langabetu kopuruak. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko maiatzeko azken datuek ere joera bera berresten dute. Kontratazioan izan den beherakada aldiz hautsi egin da, zertxobait gora egin du joan den hilabetean.

Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 290 langabetu zituen Usurbilek maiatzean. Goranzko eboluzioaren erakusle azken hilabeteotan ezagutzera emandako datuak. Otsailean 221, martxoan 245,  apirilean 276 eta maiatzean 290. Osasun krisialdia gure artera heldu zenetik, martxotik maiatzera, azken bi hilabeteotan 45 langabetu gehiago izatera igaro da Usurbil. Otsaileko datuekin alderatuta, 69 langabetu gehiago.

Denboran atzera eginda, 2016ko irailean izan genuen antzeko datua; 288 langabeturekin. Momentuz halere, hamarkada hasieran izan genuen krisialdi ekonomikoan erregistraturiko langabetu kopuru altuenetik urrun da Usurbil; langabetu gehien 2014ko otsailean erregistratu ziren, 385 guztira.

Goranzko joera orokorra
2020ko maiatzeko zifretara itzulita, berriz ere emakumezko langabetu gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak; 157 emakume, 133 gizonezko. 290 langabetutik gehienak (144) 45 urtetik gorakoen artean daude. 204 zerbitzuen sektorean.

Igoera orokorra izan da baita eskualdean; Usurbilen bezala, Andoainen, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian eta Urnietan ere gorantz egin du langabetu kopuruak. Maiatzean lanik gabeko 3.669 herritar zenbatu dituzte Buruntzaldean. Apirilean baino 78 langabetu gehiago. Otsailetik gaur arte goranzko joera argia izan du langabeziak eskualdean; otsailean 2.924 langabetu, martxoan 3.254, apirilean 3.591 eta maiatzean 3.669.

Beste hainbeste gertatu da Gipuzkoa mailan ere. Otsailean 31.025 langabetu zituen, martxoan 34.097 , apirilean 37.179 eta maiatzean 38.317. Otsailetik maiatzera 7.292 langabetu gehiago zenbatu dituzte herrialde mailan.

Kontratazioak gorantz
Covid19a gure artera heldu zenetik nabarmen jaitsi zen Usurbilen erregistraturiko kontratu kopurua. Otsailean 334 izan ziren, martxoan 259ra eta apirilean 75eraino murriztu zen. Beheranzko joera hautsi dute ordea maiatzeko datuek. Joan den hilabetean, 113 izan ziren udalerri honetan erregistraturiko kontratuak.

Ia denak, 101, aldi baterako eta zerbitzuetan (82). Oraingoan, gizonezkoen kontratu gehiago erregistratu diren arren, emakumezkoen kontratazioa igo da nabarmen. Apirilean 43 gizonezko eta 32 emakumezko kontratatu ziren; maiatzean, 58 eta 55 hurrenez hurren.

Kontratazioak gorantz egin du baita maiatzean Buruntzaldean eta Gipuzkoan. Apirileko datuekin alderatuta, 771tik 941era igo da kontratazioa eskualdean, 7.685etik 8.993ra Gipuzkoan.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko maiatza
Usurbil: 290.     Buruntzaldea: 3.669.    Gipuzkoa: 38.317.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 133.
25 urtetik behera: 22.
25-44 urte artean: 39.
45 urtetik gora: 72.
 

Emakumezkoak: 157.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 74.
45 urtetik gora: 72. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 44.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 204.
Aurretik lanik gabe: 18. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 782.
Astigarraga: 293.
Hernani: 1.053.
Lasarte-Oria: 988.
Urnieta: 263.
Usurbil: 290.
Guztira: 3.669. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 38.317.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 113.
Aldi baterakoak: 101 (50 gizonezko, 51 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 26 industrian, 4 eraikuntzan eta 82 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 58 lan kontratu gizonezkoenak, 55 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 121.
Astigarraga: 100.
Hernani: 402.
Lasarte-Oria: 84.
Urnieta: 121.
Usurbil: 113.
Guztira: 941.

Gipuzkoa: 8.993.

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.

Erlazionatuak

55 langabetu gehiago azken bi hilabete hauetan

Usurbil

Alarma egoera indarrean izan den bi hilabete hauetan, 55 langabetu gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. 2017ko maiatzaz gero...
334tik 75era murriztu da kontratazioa otsailetik apirilera

Usurbil

Covid19-a tarteko, alarma egoeran garenetik langabetu kopuruak gorantz egin du azken bi hilabeteotan. Kontratazioak aldiz nabarmen beherantz. Otsai...
24 langabetu gehiago martxoan

Usurbil

Covid19-aren eragina ekonomian ere islatzen hasia da. Horren lekuko, martxoko langabezia datuak.