2. Euskaraldia hurbiltzen doan honetan, prestaketa lanak aurrerabidean dira. Entitateek ariguneen bidez parte hartzeko izen emateko azken eguna dute igande hau (irailak 27). Bestalde, gogoan izan, ostegunaz geroztik irekita dute, duela bi urte bezala, norbanakoek, Ahobizi edo Belarriprest gisa Euskaraldian izen emateko epea.
ARIGUNEEN EUSKARALDIA
Noiz: azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
Parte hartzeko moduak:
-Norbanakoek: Ahobizi (lehen hitza euskaraz) edo Belarriprest (Ahobizien hizketari jarraipena ematea) gisa.
-Entitateek: Ariguneen bidez.
Izen ematea: entitateena irailaren 27ra arte. Ahobizi eta Belarriprestentzako izen ematea zabalik dago.
Ariguneen ezaugarriak
-Denetariko entitateek parte hartu ahalko dute: erakundeek, herri eragileek, elkarteek, denetariko kirol edota kultur taldeek...
-Ariguneak=entitateen baitan dauden euskaraz aritzeko gune babestuak dira. Arigunea osatzen duten kide guztiek euskara ulertzeaz gain, euskaraz hitz egin nahi dutenekiko aldekotasuna adierazten dute.
-Bi arigune mota sortuko dira: barne-ariguneak (entitateen barne funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko sortutakoak) eta kanpo-ariguneak (herritarrekiko harrerarako edo kanpo harremanetarako sortuko direnak).
-Entitateen ardura: ariguneak sustatu eta babesteko neurri praktikoak hartzea.
-Ariguneek izena emateko, entitate bakoitzak "ariguneak non dituen identifikatu beharko du eta kideekin adostasuna hitzartu".
Informazio gehiago eta antolaketan parte hartzeko izen ematea:
usurbil.euskaraldia.eus
usurbil@euskaraldia.eus
943 371 999