"Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi apart honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin".
Hortxe Rosa Martinez eta lagunek astearte honetan (abenduak 22) Sutegin eskainiko duten txotxongilo emanaldiaren abiapuntua. Sarrerak 3 eurotan eskuratu ahalko dituzue usurbilkultura.eus atarian.
Emanaldi honekin batera, haur eta gazteei zuzenduriko ekimen eskaintza zabala prestatu dute herri eragile anitzek asteotarako; osasun krisialdira egokituta, prebentzio neurri zorrotzen artean.
HAUR ETA GAZTEENTZAKO EKIMENEN EGITARAUA
Abenduak 21-urtarrilak 5
10:00-12:30 Gaztetxoentzako Neguko Txokoak Aginagan, Usurbilen eta Zubietan.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
Abenduak 22, asteartea
17:00 "Etxean goxo" txotxongilo-antzerkia Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 24, osteguna
18:00-19:30 Olentzero auzoz auzo herrian barrena.
20:00 Olentzeroren mezua NOAUA!ren Youtuberen kanaletik.
Antolatzaileak: norbanako eta herritar eragile taldea.
Abenduak 27, igandea
17:00 "Tomaxen abenturak. Azken balea" Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 28, astelehena
17:00 "Bertsojasa" Sutegiko auditorioan.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Bota Punttuba.
Urtarrilak 3, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz: "Ipuin-herriko berriak" Sutegiko auditorioan.
Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 4, astelehena
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria: "Amaren intxaurrak" Oiardo Kiroldegian.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 5, asteartea
Erregeen kabalgata egokitua Olarrondotik Urdaiagara, geldiunerik gabe.
Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.
Urtarrilak 8, ostirala
18:00 "Maita(k)ale borroka" eta "Mundu berri bat" antzezlan laburrak Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.
GAZTELEKUA
Abenduak 19, larunbata
16:30-19:00 Altxorraren bila DBH1ekoentzat.
Abenduak 21, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.
Abenduak 22, asteartea
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.
Abenduak 23, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.
Abenduak 28, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.
Abenduak 30, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.
Urtarrilak 4, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.
Oharra: irteeretarako guraso baimenak aurkeztu beharko dira Gaztelekuan. Baimen orriak Gaztelekuan bertan eskuratu ahalko dira.
Ekintzei buruzko informazio gehiago (ordutegia, dirua, garraioak, materiala...):
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus