Koronabirusa

Covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzua KzGunean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 20a, 12:06

Asteburuan jubilatu elkarteetan egin duten moduan, datozen asteetan KzGuneak covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzua eskainiko du.

Asteburuan zehar hiru jubilatu elkarteek, bai Aginagako Arrate, Santueneko Gure Elkartea eta Usurbilgo Gure Pakea Udalarekin elkarlanean covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzua eskaintzen aritu dira. KzGuneak hartu die orain lekukoa. Usurbilgo Udaletik astelehen honetan ohartarazi dutenez, covid19 ziurtagiria eskuratzeko arazoak edo zailtasunak dituzten herritarrei zuzenduriko laguntza zerbitzua eskainiko du asteotan. Aste honi dagokionez, abenduaren 22an eta 23an goizez, 11:00-13:00 artean. Urtarrilaren 3tik aurrera, astelehenetik ostiralera, arratsalde partean, 18:00-20:00 artean.