Badator 22. Korrika

21. Korrika oroitzen?, jendetzak egin zuen "Klika"

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 7a, 09:03

Duela hiru urteko edizioa oroitu eta bidean datorren 22. Korrikarako girotzen hasteko aukera duzue lerrootako irudietan.

"Ika, ika, ika... hemen dator Korrika!", zirrara eragiten duen oihu hau entzuteko ordu batzuk ez dira geratzen. Oraingoan ohi bezala bi ez, covid19-ak eragindako osasun krisialdia tarteko hiru urte itxaron behar izan dugu euskararen aldeko martxari harrera egiteko.

Azkenekoz, 2019ko apirilaren 12an zeharkatu zuen Korrikak udalerri hau. Orduko hartan ere, ostiralez egokitu zen, baina goizaldean ez, egun argiz, bazkalostean zeharkatu zuen euskararen aldeko lasterketak udalerri hau, biharko edizioaren noranzko berean, Aginagatik Zubieta aldera.

Bidean, jendetza, eta pilatutako emozio amaigabea, poza, alaitasuna eta une hunkigarri bat baino gehiago. Ondoko irudiotan bildu genuen "Klika" aldarripean ospatu zen pandemia aurreko azken lasterketa.


21. Korrika iruditan ikusteko estekak:
21. Korrika Usurbilen
21. Korrika Zubietan
21. Korrika Santuenean
21. Korrika Aginagan