Inauteriak

Asteburuko mozorro festa iruditan

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 22a, 07:51

Inauterietako irudi bilduma esteka hauetan eskura dezakezue.

Kolorea eta alaitasuna zerion herri honi iragan asteburuko Inauteri Festan. Zine izarren topalekua izan zen Usurbil otsailaren 18an. Esteka hauetan dituzuen irudiok horren lekuko. Parranda giro betean murgildu ziren belaunaldi guztietako herrikideak, talde txiki nahiz handietan. Batzuk eguerdi partetik hasi zuten eguna poteo giroan eta gero elkarte, jatetxe edota sagardotegietan eginiko bazkariekin. Arratsalde partean jende gehiago batu zen, txarangakoen erritmora kalejira betean. 

Karrozekin plazaratu zirenak ez ziren gutxi izan, ezta haiek gabe jendartean giro paregabean murgildutakoak. Filmak hizpide izan dituen Inauteri Festa borobila bizi izan dugu aurtengoan, sendotzen doan ospakizun eguna zalantzarik gabe. Datorren urterako geroz eta gutxiago geratzen da.

Inauteri Festa
Arratsaldeko giroa
Koadrilak arratsaldean
Koadrilak eguerdian
Eguerdiko giroa