Arrobitxulo

Sorkuntzari eskainitako arratsaldea gaurkoa

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitan, sormenari eskainitako arratsaldea antolatu dute astelehen honetarako, abenduaren 22rako.

Arrobitxulo elkargunea osatzen duten kultur eta aisialdiko eragileek, gazte mugimenduak nahiz bilgune horretako kide diren norbanakoek antolaturiko "Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketak abian dituzte ofizialki, larunbat eguerdian frontoian eginiko aurkezpenaren nahiz egunotako ekintzen ondotik.

Astelehen honetarako, abenduaren 22rako, sormenari eskainitako arratsaldea antolatu dute. Eta ekintza gehiago, hilaren 26ra arte. Hemen duzue, egitarau osoa:

"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 22, astelehena
17:30 Sormen multitailerrak Potxoenean. Izen-ematea aurrez bideratuko dute. Herritar orok parte hartu ahalko du saiootan:
-"Bineten artean" komikigintza tailerra, Joseba Larratxe "Josevyski"-rekin. 
-"Sortzen" joskintza tailerra Ione Iruretagoienarekin.
-Bertsogintza Lierni Errekondorekin.
18:45 Solasaldi musikatua Ixak Arrutirekin Zumarte Musika Eskolan. Bere musika ibilbidea nolakoa izan den, nolatan eta zergatik hurbildu zen musikara ezagutzeko aukera egongo da. Galderak egiteko aukera izango da. 

Abenduak 23, asteartea
17:00 "Etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" Harrera elkartekoen hitzaldia Potxoenean. 

Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian. 
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.

Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzarra erabakiorra eta abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea Udarregi ikastolako erdiko aretoan. 
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.

Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.