Larunbata, uztailak 18



17:30

Zubietako itzulia, euskal presoen egoera konpontzeko

Mikel Laboa plaza, Zubieta | Mobilizazioa

Ordua: 17:30.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: euskal presoen eta iheslarien egoera konpontzeko "Izan bidea" ekimena abiarazi du Sarek. Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometroko bidea egitera gonbidatzen gaituzte; guztira, 3.127.326 kilometroko bidea. Oinez, bizikleta gainean, korrika, dantzan... Usurbilen Zubietako itzulia antolatu da uztailaren 18an. Trikitilariek lagunduta egingo da bidea. "Gure kasuan, ‘Izan bidea’ ekimena Motxiladun umeekin lotu nahi dugu. Herri honetan bizi dugun errealitate bat hori delako. Xua dugu Usurbilen; kartzelatik atera zenetik behin bakarrik ikusi ditu gurasoak. Eta Xuaren amak, Olatz Lasagabasterrek, data hauetarako espero du bigarren umea". Informazio gehiago: sare.eusAntolatzailea: Sare.

Zubietako itzulia, euskal presoen egoera konpontzeko Mikel Laboa plaza

Ordua: 17:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: euskal presoen eta iheslarien egoera konpontzeko "Izan bidea" ekimena abiarazi du Sarek. Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometroko bidea egitera gonbidatzen gaituzte; guztira, 3.127.326 kilometroko bidea. Oinez, bizikleta gainean, korrika, dantzan... Usurbilen Zubietako itzulia antolatu da uztailaren 18an. Trikitilariek lagunduta egingo da bidea. "Gure kasuan, ‘Izan bidea’ ekimena Motxiladun umeekin lotu nahi dugu. Herri honetan bizi dugun errealitate bat hori delako. Xua dugu Usurbilen; kartzelatik atera zenetik behin bakarrik ikusi ditu gurasoak. Eta Xuaren amak, Olatz Lasagabasterrek, data hauetarako espero du bigarren umea". 
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.


20:00

Kultur Bira: "Birritan bortxatua" antzezlana+Jurgi Ekizaren emanaldia

Udarregi Ikastolako erdiko aretoa, Usurbil | Kultur Bira

Ordua: 20:00.Tokia: Udarregi Ikastolako erdiko aretoa.Zehaztasunak: "Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, Birritan Bortxatua antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko ’fikzio-dokumental’ estiloko antzezlana dugu. Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen diskoa bakarlari gisa. Rock ilun eta personala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra".Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. Edukiera: 60 lagun.Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eusAntolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.

Kultur Bira: "Birritan bortxatua" antzezlana+Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoa

Ordua: 20:00.
Tokia: Udarregi Ikastolako erdiko aretoa.
Zehaztasunak: "Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, Birritan Bortxatua antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko ’fikzio-dokumental’ estiloko antzezlana dugu.

Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen diskoa bakarlari gisa. Rock ilun eta personala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra".

Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 

Edukiera: 60 lagun.
Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.

Motak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»