Ordua: 11:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan". Oraingo honetan, "bisita gidatuarekin batera, Zumeta Arte Estudioa bisitatzeko aukera izango da". Izen-ematea: 5 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.Gehienezko bisita kopurua: 14.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
Ordua: 12:00.Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.Zehaztasunak: maiatzaren 28ko udal hauteskundeetatik sortutako 2023-27 legealdirako udalbatza berriaren osaera. Alkate eta zinegotzien kargu hartze ekitaldia.Gai-zerrenda:1.- Korporazio berriaren eraketa.2.- Alkatearen hautaketa eta jabetza hartzea. Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 13:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: 2022-23 ikasturte amaierako emanaldia. Askotariko dantzak plazaratuko dituzte, larunbat eguerdiko poteo orduan.Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
17:00 Trikitixa, pandero, haize eta perkusioko ikasleen kalejira (frontoitik abiatuta).18:00 Kontzertuak (frontoian): Musika Txokoa eta Mintzairako ikasleak, Abesbatzak, Talde instrumentalak eta Orbeldi Dantza Taldea. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.