Ordua: goizean zehar.Tokia: Usurbilgo frontoia.Zehaztasunak: San Tomas eguna ospatuko dugu herritar guztiekin. Bertan izango ditugu, Ostolaza eta Pujana trikitilariak. Horretaz gain, talo, gaztain errea, gozoak eta bestelako produktuak ikusi eta erosteko aukera ere izango dugu. Usurbil eta inguruko babarrun zein sagardo ekoizpen partikularren arteko lehiaketa izango dugu. Bi lehiaketetako sariak: 200€ eta txapela lehengo sailkatuei, 100€ bigarrenei eta 50€ hirugarren sailkatuei. Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko Noaua!ko egoitzara, babarrun kilo bat eta sagardo lehiaketan 6 botila aurkeztu beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna abenduak 10 izango da.Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.
Ordua: 13:30.Tokia: Artzabal jatetxea.Gonbidatuak: Bankako Menditarrak.Prezioa: 30 euro.Izen-ematea: abenduaren 10a baino lehen, 943 369 139 telefonoz zenbakian edo Artzabalen.Antolatzailea: Kantu Taldea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Film proiekzioa: "Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa".Sinopsia: "Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto. Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urrez eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira".Sarrerak: 3,20 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.