Gaztelekuko ekintzek eta "Aioko" ikuskizunak abiaraziko dute gaur, haur eta gazteentzako ekimen zikloa

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 19a, 08:32

Haur eta gazteentzako ekimen eskaintza zabala prestatu dute herri eragile anitzek asteotarako; egungo osasun krisialdira egokituak denak. Aisialdi gune segurua bermatuko dutenak, herri giro biziari eusteko. Ostiral arratsaldean aurkeztu zuten agerraldi bidez egitarau osoa Udarregi Ikastolan. Hemen duzue herritar kolektibo zabal honi zuzenduriko ekimenen egitaraua.

HAUR ETA GAZTEENTZAKO EKIMENEN EGITARAUA
Abenduak 19, larunbata
17:00 "Aioko" antzerki, txotxongilo eta itzalen ikuskizuna Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Hitz Aho.

Abenduak 21-urtarrilak 5
10:00-12:30 Gaztetxoentzako Neguko Txokoak Aginagan, Usurbilen eta Zubietan.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

Abenduak 22, asteartea
17:00 "Etxean goxo" txotxongilo-antzerkia Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 24, osteguna
18:00-19:30 Olentzero auzoz auzo herrian barrena.
20:00 Olentzeroren mezua NOAUA!ren Youtuberen kanaletik.
Antolatzaileak: norbanako eta herritar eragile taldea.

Abenduak 27, igandea
17:00 "Tomaxen abenturak. Azken balea" Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 28, astelehena
17:00 "Bertsojasa" Sutegiko auditorioan.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Bota Punttuba.

Urtarrilak 3, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz: "Ipuin-herriko berriak" Sutegiko auditorioan.
Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 4, astelehena
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria: "Amaren intxaurrak" Oiardo Kiroldegian.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, asteartea
Erregeen kabalgata egokitua Olarrondotik Urdaiagara, geldiunerik gabe.
Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.

Urtarrilak 8, ostirala
18:00 "Maita(k)ale borroka" eta "Mundu berri bat" antzezlan laburrak Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.

GAZTELEKUA
Abenduak 19, larunbata

16:30-19:00 Altxorraren bila DBH1ekoentzat.

Abenduak 21, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.  

Abenduak 22, asteartea
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Abenduak 23, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.

Abenduak 28, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.

Abenduak 30, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Urtarrilak 4, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.

Oharra: irteeretarako guraso baimenak aurkeztu beharko dira Gaztelekuan. Baimen orriak Gaztelekuan bertan eskuratu ahalko dira. 

Ekintzei buruzko informazio gehiago (ordutegia, dirua, garraioak, materiala...):
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus