Usurbilgo jaiak

[IRUDITAN] Usurbilgo jaiak: uztailak 4

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo aurtengo jaietako azkenaurreko ospakizunen egunari, herritarren arteko desafio itzelarekin ekin zitzaion Dema plazan. Segidan, parte hartze marka hautsitako zikiro jana egin zuten Askatasuna plazan. Arratsalde partean, errekortariak izan ziren ikastola pareko plazan, txosnetan erromeria eta gero, Laskotxarangarekin kalejira. Izan Bai herriko taldearen kontzertuak abiarazi zuen festeko gau luzeena.