[Kulturaldia] Ekitaldietarako txartelak merkeago, NOAUA! K.E.-ko bazkideentzat

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 29a, 13:37

Badator NOAUA!ren Kulturaldia. Azaroaren 6tik 17ra antolatu dugun kultur ziklorako sarrerak salgai dituzue jada. Kultur elkarteko bazkideentzat merkeago, egoitzan bertan eta aurrez eskuratuz gero.

Bistan denez, NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideok merkeago eskuratu ahalko dituzue sarrera behar duten Kulturaldiko ekitaldietarako txartelak. Segidan dituzue xehetasunak. NOAUA! K.E.-ko bazkide ez bazara, honako hau duzu bazkidetza izapidetzeko une egokia. Bordaberri 3ko egoitzara etorri eta segituan tramitatuko dizugu.  

Urteroko 40 euroko kuotaren truke, Usurbilgo berri jaso, NOAUA! K.E.-k antolaturiko ekitaldietarako sarbidea merkeago izan, errenta aitorpenean hobaria aplikatu edota antolatzen ditugun sari ezberdinen zozketako onuradun izan zaitezke. Oraintxe duzu aukera ezin eskurago; egin zaitez NOAUA!ko bazkide! 

NOAUA!ren KULTURALDIA
Azaroak 6, asteazkena
18:00
Euskaraldiaren ikerketa: Usurbilgo emaitzen aurkezpena Potxoenean.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E., Usurbilgo Udala eta Soziolinguistika Klusterra.

Azaroak 8, ostirala
19:30
Orbeldi Dantza Taldearen “Orbel jauzia” emanaldia Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.

Azaroak 9, larunbata
12:30 Kalejira Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta bertsolariekin.
14:30 Bertso bazkaria Aitzaga Elkartean, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin.
Menua: entsalada epela, karrilerak eta postrea (kafea eta kopa barne).
Txartelak: 20€ eta (15€ soldatarik gabekoek). Aldez aurretik Aitzagan, Bordatxon eta Noaua! K.E.-ren egoitzan salgai.
Antolatzaileak: Bota Punttuba eta NOAUA! K.E.

Azaroak 10, igandea
19:00 Izaki Gardenak taldearen kontzertua Sutegin.
Sarrera: 10€ (aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.  
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 12, asteartea
19:30 Huntza taldeko abeslari Josune Arakistainekin solasaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 15, ostirala
19:30 Ugaitz Agirreren poesia errezitaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 16, larunbata
20:00 “Tabernaria”, Mikel Martinezen bakarrizketa saioa Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 
Antolatzailea: NOAUA! K.E.


Azaroak 17, igandea
19:30 “Agur Etxebeste” filmaren proiekzioa Sutegin.
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.