[Kulturaldia] Orbeldi D.T., Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Izaki Gardenak asteburuko gonbidatuak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 8a, 08:09

Asteburu bete hitzordu izango dugu NOAUA!ren Kulturaldian. Maialen Lujanbio eta Igor Elortzarekin bertso bazkaria, triki-kalejira, Orbeldikoen dantza emanaldia eta Izaki Gardenak taldekoen zuzeneko kontzertua. Ekitaldiotarako sarrerak aurrez eskuratzeko azken orduak dituzue honako hauek.

"Udazkena heldu da eta hostoen antzera lurreratu gara. Basoa guretzat hartu dugu, lurraren jabe egin gara. Haizearen norabideak eramango gaitu bazter guztiak ezagutzera, eguzkiak errealitatea erakusten digun arte". Hortxe Orbeldi Dantza Taldekoek NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan eskainiko duten emanaldiaren aurrerapena. Euskal dantza tradizionaletan oinarrituriko ikuskizuna ostiral honetan, azaroaren 8an estreinatuko dute 19:30etan Sutegin.

Dantza taldearen postua 
Emanaldiaren aurretik, Orbeldi D.T. laguntzeko aukera izango da herriko dantza taldeak Sutegin jarria izango duen postuan. Orbeldiren kamisetak eta poltsak eta prestatu duten 2020ko egutegia ere salgai izango dute. "Ibai Arrietarekin osatu dugu egutegia; Orbeldiko kamisetarekin herriko txoko askotan atera ditugu argazkiak", adierazi dio Orbeldiko kide Eli Eizagirrek aste honetako aldizkarirako eskaini duen elkarrizketan.

Postua jarrita, produktuok salgai soilik jarri ez, "gure helburu nagusia, dauzkagun arropak erakustea da. Jostunek lan handia egiten dute josten eta aberastasun hori jendaurrean erakutsi nahiko genuke".

Bazkideok merkeago
NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideok merkeago eskuratu ahalko dituzue sarrera behar duten Kulturaldiko ekitaldietarako txartelak. Segidan dituzue xehetasunak. NOAUA! K.E.-ko bazkide ez bazara, honako hau duzu bazkidetza izapidetzeko une egokia. Bordaberri 3ko egoitzara etorri eta segituan tramitatuko dizugu.  

Urteroko 40 euroko kuotaren truke, Usurbilgo berri jaso, NOAUA! K.E.-k antolaturiko ekitaldietarako sarbidea merkeago izan, errenta aitorpenean hobaria aplikatu edota antolatzen ditugun sari ezberdinen zozketako onuradun izan zaitezke; tartean, Kulturaldiko ekitaldierako sarrerak doan irabazi ditzakezu. Oraintxe duzu aukera ezin eskurago; egin zaitez NOAUA!ko bazkide! 

NOAUA!ren KULTURALDIA
Azaroak 8, ostirala
19:30
Orbeldi Dantza Taldearen “Orbel jauzia” emanaldia Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.

Azaroak 9, larunbata
12:30 Kalejira Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta trikitilariekin Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:30 Bertso bazkaria Aitzaga Elkartean, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin.
Menua: entsalada epela, karrilerak eta postrea (kafea eta kopa barne).
Txartelak: 20€ eta (15€ soldatarik gabekoek). Aldez aurretik Aitzagan, Bordatxon eta Noaua! K.E.-ren egoitzan salgai.
Antolatzaileak: Bota Punttuba eta NOAUA! K.E.

Azaroak 10, igandea
19:00 Izaki Gardenak taldearen kontzertua Sutegin.
Sarrera: 10€ (aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.  
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 12, asteartea
19:30 Huntza taldeko abeslari Josune Arakistainekin solasaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 15, ostirala
19:30 Ugaitz Agirreren poesia errezitaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 16, larunbata
20:00 “Tabernaria”, Mikel Martinezen bakarrizketa saioa Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 
Antolatzailea: NOAUA! K.E.


Azaroak 17, igandea
19:30 “Agur Etxebeste” filmaren proiekzioa Sutegin.
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.