#M28

Hautagaien azalpenak entzun eta alderdien proposamenak ezagutu nahi?

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 21:09

Udal hauteskunde kanpaina azken txanpan sartu da. Igandeko bozka egunaren atarian, alkategai guztiei egin dizkiegun elkarrizketak ekarri nahi izan ditugu gogora. Alderdi bakoitzaren proposamen nagusiak aletu ditugu, bide batez.

Agurtzane Solaberrieta Mesa: “90 proiektuz osatutako herri programa egin dugu”

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatetzan izan da azken urteotan. Kargua errepikatzeko xedearekin aurkeztu da berriro EHBilduren hautagai gisa. "Oso pozik eta harro nago osatu dugun lantaldearekin”, adierazi dugu. “Esperientzia eta freskotasuna uztartzen ditu, eta zerrendakide berriak ilusio eta gogo handiz datoz" . 

Elkarrizketa, esteka honetan: EHBIlduren hautagaiarekin solasean.

Hautes-programari buruzko azalpena, esteka honetan: EHBIlduren hautes-programa.

 

 

Xabier Otxoa Muñoz: “Usurbildarren seme-alabentzat oparoa den herri bat prest eduki nahi dut”

Xabier Otxoa EAJ-PNVren hautagaia Aretxabaletako udal zinegotzia izan da amaitu berri den legealdian. Honakoan, Usurbilgo alderdi jeltzalearen zerrenda gidatuko du. "Nire taldea nire oinarria da, beraiek gabe nire hautagaitzak ez luke zentzurik edukiko", aitortu digunez. "Talde anitza da, bai adinagatik eta baita prestakuntza aldetik ere, esparru guztietan aurre egiteko gaitasuna duen taldea sortu dugu".

Elkarrizketa, esteka honetan:  EAJ-PNVren hautagaiarekin solasean.

Hautes-programari buruzko azalpena, esteka honetan: EAJ-PNVren hautes-programa.

 

 

Petra Romero Pozo: “Elkarrekin jardun behar dugu lanean, herritarrentzako eskubideak irabazteko”

Petra Romero izango da PSE-EEko alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. "Udalean arreta emango dugula eta entzun egingo dugula bermatzen dugu sozialistok", adierazi digu. "Usurbilek behar dituen proiektuak erakartzeko beste erakunde batzuekin negoziatzeko konpromisoa ere bermatzen dugu".

Elkarrizketa, esteka honetan:  PSE-EEen hautagaiarekin solasean.

Hautes-programari buruzko azalpena, esteka honetan: PSE-EEren hautes-programa.

 

 

Beatriz De Silva Olaran: “Prest dagoen lan-talde bat dut, ilusioz betea eta lanerako gogotsu”

Beatriz De Silva Olaran PP alderdiko alkategaiak 19 urte ditu eta madrildarra da jaiotzez. "Zorioneko pertsona sentitzen naiz, prest dagoen lan-talde bat dudalako, formazio onekoa, eta garrantzitsuena, ilusioz betea eta lanerako gogotsu", azaldu digunez. "Usurbilen bizi-kalitatea hobetzeko garaian, laguntzeko prest".

Elkarrizketa, esteka honetan:  PPren hautagaiarekin solasean.

Hautes-programari buruzko azalpena, esteka honetan: PPren hautes-programa.