https://noaua.eus logoa
  • Herriak eta Auzoak
    Usurbil Aginaga Zubieta Kalezar Kaleberri Atxegalde Santuenea Urdaiaga Txokoalde
  • Gaiak
    Kultura Euskara Kirola Hezkuntza Ekonomia Gizartea Politika
  • Iritzia
  • Noaua TB
  • Aldizkariak
  • Zorion-agurrak
  • Hildakoak
  • Jaiotzak
  • Agenda
  • Argazkitegia
  • Markataritza Gida
  • Merkatu Txikia
  • Bereziak
  • Eguraldia
  • NOAUA Elkartea
  • Kode deontologikoa
  • NOAUA Bazkidetza
  • Harremanetarako
  • Publizitatea
  • Usurbilgo baserriak eta baserritarrak
  • Usurbilgo ondarea
  • Usurbil.com posta
Tokikom menuko logotipoa
Usurbil
Larunbatean estreinatuko du TEATReruak Antzerki Taldeak "Hau Komeria!" obra berria. Iluntzeko 20:00etan Sutegin. Sarrerak salgai daude 3,5 eurotan, ikastolan, Bordatxon eta Kiroldegian. Egunean bertan, 5 eurotan Sutegin.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 21 Usurbil

Eskubaloiko errifa zozketan Miren Alkain izan da saritua. 5.483 zenbakiari esker, bi lagunentzako afaria egokitu zaio Saltxipi jatetxean. Eskubaloi elkartetik zozketan parte hartzen duten guztiak eskertu nahi dituzte.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 19 Usurbil

Donostian aurre estreinatu ostean, larunbat honetan "Hau komeria!" antzezlan berria aurkeztuko dute Leire Iturriotzek, Ander Izetak eta Jon Etxabek, Teatreruak Antzerki Taldeak, 20:00etan Sutegin. Sarrerak salgai daude ikastolan.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 17 Usurbil

Mikel Laboa plazak gaurtik eskultura berria du, Udalak deitutako lehiaketa irabazi zuena, Ikimilikiliklip izenekoa eta Juanjo Arangurenek sortua. Igandean, 13:00etan inauguratuko da, ekitaldi baten bidez.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 13 Usurbil

Igandean inauguratuko duten arren, ostegun goizean jarriko dute Mikel Laboa plazako eskultura. Ikimilikiliklip izenekoa, iaz Udalak deitutako eskultura lehiaketan garaile atera eta Juanjo Arangurenek egindakoa.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 12 Usurbil

Oihana Arsuaga bikain aritu zen Gipuzkoako Eskolarteko Soinketa Erritmikoko Txapelketan. Kadete B mailan, Oihana Arsuaga bigarren izan zen uztaiarekin. Eta sailkapen orokorrean, hirugarren izan zen.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 10 Usurbil

Kultura Aholku Batzordea bildu zen atzo. Dirulaguntzak behin behineko izaeraz onartu dira eta alegazioak aurkezteko epea maiatzaren 14an amaituko da. Hurrengo bilera irailean izango da.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 06 Usurbil

Ostegunean Santixabeletako haur danborradako izen ematea burutuko da Agerialden, 18:00etan. Ostiralean, lehen entsegua 19:00-19:45 artean. 20:30etan helduen danborradako izen ematea eta lehen entsegua.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 05 Usurbil

Astearte honetan, maiatzak 4, ipuin kontaketa saioa antolatu du Udalak Sutegiko liburutegian, 18:00etik aurrera. Pello AƱorga arituko da kontalari lanetan. Saioa, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

Noaua Aldizkaria 2010 mai 03 Usurbil

Amaitzear den duatloi denboraldian, sailkapen orokorrean oso aurreratua doa Baxurde Txikiko kide Mikel Otaegi. Arbizuko txapelketa irabazi zuen igaro den asteburuan, hirugarrena aurtengoan. Zorionak!

Noaua Aldizkaria 2010 api 29 Usurbil

Arcusgi, hala du izena Kortsikatik gure artera hurbilduko den musika taldeak. Bastiako eskualdekoak dira eta 1984tik hona ari dira kantuan, kortsikar hizkuntza zein kulturaren alde lanean. Ostiral honetan Sutegin abestuko dute.

Noaua Aldizkaria 2010 api 27 Usurbil

Bi hilabete pasatxo baino ez dira geratzen herriko jaiak hasteko. Prestakizun lanak abian daude jada. Santixabeletako Jai Batzordeak lehen bilera deitu du, apirilaren 28rako, 18:30etan udalbatza aretoan.

Noaua Aldizkaria 2010 api 21 Usurbil

Apirilaren 24an Kale Antzerki Eguna ospatuko da. 9 emanaldiekin osatu dute aurtengo egitaraua. Eguerditik gauerdira, indartsu hasi eta amaituko den jaialdia izango da Txerriki taldeak prestatu duena.

Noaua Aldizkaria 2010 api 18 Usurbil

Joxe Domingo Aizpurua asteazkenean atxilotu zutenetik, iluntzero elkarretaratzeak deituta daude. Atzo Ertzantzak hainbat herritar identifikatu eta pankartak kendu zituen; batzarra oztopatuz.

Noaua Aldizkaria 2010 api 16 Usurbil

Eskubaloiko kadete nesken taldeak Ermuako kiroldegian jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko du asteburu honetan. Zarautz, Ermua eta Basauriko taldeak izango dituzte aurrez aurre. Usurbildarrak gogotsu doaz txapelketara.

Noaua Aldizkaria 2010 api 15 Usurbil

Ostegun Santuan, Andatza mendia eta Arantzazu lotzen dituzte oinez. Aspaldiko ohitura da. Irudian dituzue aurtengo Aste Santuan mendi martxa horretan parte hartu duten mendizaleak.

Noaua Aldizkaria 2010 api 14 Usurbil

Apirilaren 24rako egun pasa polita prestatzen ari direla iragarri dute Kale Antzerki Eguneko antolatzaileek. Hirugarren edizioko nondik norakoen berri ostegun honetan emango dute Artzabalen, 12:30etik aurrera.

Noaua Aldizkaria 2010 api 12 Usurbil

Oinezko bide, parke edota farola berriekin itxuraldatuta ikus liteke egun Muna Lurra. Amaitu ez badira, gutxi falta da auzuneko berrurbanizatze lanak amaitzeko. Iaz hasitako lanetara Udalak milioi bat euro inguru bideratu du.

Noaua Aldizkaria 2010 api 08 Usurbil

Lurdes Zinkunegiri egokitu zaio Urdaira sagardotegian bi lagunentzako afaria, eskubaloi elkartekoek egin duten azken errifa zozketan.

Noaua Aldizkaria 2010 mar 31 Usurbil

A-8 autopistan azken bi urteotan burutu diren zabaltze lanek kalteak eragin dituzte inguruko herri bideetan. Udalak egindako hainbat saiakeren ostean, azken konpontze lanak udaberri honetan amaituko dira.

Noaua Aldizkaria 2010 mar 29 Usurbil

  • «
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • ...
  • 1285
  • 1286
  • 1287
  • 1288
  • 1289
  • 1290
  • 1291
  • 1292
  • ...
  • 1300
  • 1301
  • 1302
  • 1303
  • »

Noaua Kultur Elkartea

Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil
Tf: 943 360 321 | erredakzioa@noaua.eus

Codesyntaxek garatua
Creative Commons License

  • Facebook logotipoa
  • X logotipoa
  • Instagram logotipoa
  • Youtube logotipoa
  • Email logotipoa
  • Honi buruz
  • Lege oharra
  • Publizitatea
  • Arauak
  • Harremanetarako
  • Rss
Tokikom logotipoa
Gertuko informazioa, euskaraz
  • Aiaraldea
  • Aikor
  • Aiurri
  • Alea
  • Amezti
  • Anboto
  • Antxeta irratia
  • Ataria
  • Azpeitia Guka
  • Azkoitia Guka
  • Barren
  • Begitu
  • Berriketan
  • Drogeten itturri
  • Erran
  • Euskalerria Irratia
  • Geuria
  • Goiena
  • Goierri telebista
  • Guaixe
  • Guka
  • Guka telebista
  • Hiruka
  • Kronika
  • Mailope
  • Noaua
  • Oizmendi telebista
  • Orio Guka
  • Plaentxia
  • Txintxarri
  • Uriola
  • Zarautz Guka
  • Zumaia Guka
  • 28 Kanala
  • Matx
  • Gurean
  • Plazanbazan
  • Ttap
Tokikom publizitatea - v14.98.0