Lan-baldintza duinen aldeko borrokan segitzen dute erraustegiko langileek
Zubietako erraustegia

Noaua Aldizkaria mar 26, 14:27 Zubieta

Lan-baldintza duinak bilduko dituen hitzarmenaren aldeko borrokan segitzen dute Zubietako erraustegiko langileek. Bi orduko lanuztea egin dute ostegun honetan, martxoaren 26an ere.

KORRIKA
[BIDEOA] Korrika, Zubietan eta Santuenean

Erredakzioa mar 25 Santuenea   Zubieta

Zubietako hipodromoko zubian zain ziren Ikaslan eta Zubietako Lanbide Eskolako langileak eta ikasleak. Korrika Lanbide Eskola parera iritsi denean, Zubietako Eskola eta Zubietako Herri Batzarraren eskuetan geratu da lekukoa eramateko ardura. Learritzan barrena, Akaba eta Fagor Ederlanekoen txanda iritsi da. Amirira iritsi orduko, zain eta gogotsu ziren 
Aztarrika Gazte Asanblada, Kolore Guztiak elkartea eta  Santuenea Kultur Elkartea. Azken hauek gurutzatu dute Santueneko zubia eta Ingemar parean Usurbilgo Udalak hartu du lasterketaren gidaritza.